LAGUNTZA MESEDEZ! SOCORRO POR FAVOR! AIDE S'IL VOUS PLAIT!

Baina zer gertatu da? Europa faxista bihurtu al da? (Linton Kwesi) Ez al dugu deus ikasi? Humeak, gizonak, emakumeak... guda, gosea, izua, tortura, bortizkeria eta abar nardargarria atzean utzi nahi dutenak kondenatu nahi alditugu? 21mendeko faxista koldar eta bihotzkabe bihurtu gara. Ez dugu ezertan ere sinisten, ala? Nola jarrai dezakegu lasai bizitzen Europarrok gure agintari nazkagarriei fitxik esan gabe? Baina zer gara? Munstro bilakatu gara? Turkiar estatu terrorista haintzat hartu eta gainera dirua eman "zikinkeria" garbi diezagun?
Gutako zenbat eta zenbat joan dira Amerikara gauza berdinetatik ihesi orain dela ez horren beste? JAUN ANDREOK GURE ZIBILIZAZIOA USTELA DA. Banoa mundu hau egunero apur bat hobetzera. Horretarako egin bait nintzen irakasle. Egun on eta jaikoak leher gaitzala planetaren onerako.
Pero qué pasa? Es que Europa se ha hecho fascista? (Linton Kwesi) Es que no hemos aprendido nada? Niña/os, mujeres, hombres... que huyen del hambre, la guerra, la violación y un etcétera abominable los queremos condenar? Nos hemos convertido en fascistas cobardes y sin corazón del siglo 21. Es que ya no creemos en nada? Cómo podemos seguir los europeos tranquilos sin decirles nada a nuestros asquerosos mandatarios? Pero qué somos? Nos hemos convertido en monstruos?Tomamos en cuenta al estado terrorista turco y le pagamos para que nos limpie la porquería? Cuantos y cuantos de nosotros se fueron a América escapando de lo mismo hace no tanto? Señoras y menores nuestra civilización ESTÁ PODRIDA. Me voy a hacer de éste un mundo mejor día a día que para eso me hice profesor. Buenos días y que dios nos reviente por el bien del planeta.
Mais qu'est que passe? Est ce que l'Europe est devenu fasciste? (Linton Kwesi) Es ce que on a pas rien appris? des enfant/es, des hommes et des femmes... fuyant de la faim, la guerre, la violation et plus choses abominables on veux les condamner? On est devenu en facistes lâches et sans cœur du siècle 21. Es ce que on croyons pas en rien? Comment on peux les Européenne continuer tranquillement sans rien dir à nos dégoûtants dirigeants? Quoi est-ce que nous sommes? Nous sommes-nous convertis en monstres? On écoute l’état terroriste turc et on le payé pour nos nettoyer la cochonnerie? Convient et convient de nous nous somme allez en Amérique échappant des mêmes choses il faut pas tant? Mesdames et monsieurs notre civilisation EST POURRIE. Je pars à fer de celui un monde meilleur que ce pour ça que je m'ha fait professeur. Bonjpour á tous et que dieu nous crève pour le bien du planète.

Hezkuntzan ekintzaz

Bizi berri bat sortzearekin hezkuntza mundura iritsi naiz berriro ere. Hau poza, zoriontsu banintzen orain Down Araba-Isabel Orbe elkarteko adiskide eta ikasleekin goizero egoteak eta hauek lan mundura bideratzeak barrenetan bizipoza ekartzen dit. Ikasle hauen aurrera egin nahiak, beraien hobetzeko grinak apaltasunez betetzen nau, bai eta lan gehiago egiteko gogoz.

Gazte hauek benetan dira langile eta jendearentzako irudi ere izanbeharko lirateke...

BIBA ZUEK!!!

Gaztedi RT mundu mailako txapelketan!!

Gaztedi RTko hainbat jokalari MAWRT-en (Mixed Ability World Rugby Tournament) parte hartzen ari dira. Down Sindromedun zein gabekoak elkarrekin autista diren zein ez direnak elkarrekin...

Kontua barneratze eabatekoan daudela eta den-denek beraien kolore eta taldekideak sutsuki defendatu eta laguntzen dituztela errugbiak eska bezala. Argentina, Eskozia, Gales, Irlanda, Frantziar estatua... hamaikatxo bat herritatik harro harro, baina puzkeririk gabe, bertaratuak guztiak.
Ez da kontu makal eskuarten darabiltena Escor Gaztediko gazteek, behingoan errugbian ari garen "zoro maitagarriok" lortu dugu munduari rakustea zein  barneratzaile eta eskuzabala den gure kirola aurreiritziak gaindituaz bai eta erugbia eta urritasunen bat dutenekiko begirada ere. Irudi baino errazagoa izan da errugbia eta urritasundun jendea uztartzea, NORMALTASUN OSOZ egin bait da. Inork ez du berebiziko gainesfortzurik egin behar izan, alegia, errugbian orain arte egindakoa berriro ere martxan jarri berriro ere besterik ez dugu egin.

Errugbiak hori dauka, norberak barrenean maitasuneik badu kirol honetan gozatzeko aukera ederra dauka denoi dugun onena ateratzea eskatzen bait digute zelai gaineko gertaerek. Errugbian sexuaren oso antzerakoa da, naiz eta nor bera txarra izan "zerorrek" behinik behin gozatuko duzu...

Bizi berri bat

Hau da hau!

Argitara etorri da biztalde berri bat gure Euskal Herri honetara. Bizi berri bat hasi da eta bizi berri bat hastea egokitu zaigu.
Zirrara, kitzika edo hunkipenak jota ibili beharko nukeela uste arren, egia esan gauza oso natural etorri zaidala esan behar dut. Nik ere ez nuen uste halako lasaitasun eta patsadaz hartuko nuenik giza bizi baten ardura osoa nire gain.

Eskerrak ematea besterik ez daukat, hasteko Leireri eta gero Amalur edo legokeen bidezko Jainko hari. Mundua hobe egitera etorri bagara Liberen etorrerak helburu hau bidetzen du Teillard de Chardin-en hitzak ulertu eta ongibidean jartzeko beta begi aurrean egokitu zaidala onartu behar dut.

Zuei esker denoi esker zoriontsu naiz eta nire egoera hau munduko beste herritar guztiei opa diet eta hala izan dadin lan gehiago egiteko gogo handiak ditut.

Eskerrik asko denoi eta MAITE ZAITUZTET!!


Ta holaxe

zozoak beleari


Ikusi nahi zein ikusi nahi ez hau gure egunerokotasunarekin bat dator. Irudi honek azalpen gutxi behar baditu ere zer pentsatu ematen du.

Behin baino sarriagotan hau gertatzen zaigu, baina zenbatetan hau gertatzea ekiditearren hasten gara erdaraz zuzenean horrek gure arteko ohitura erabat erdararaziz nahiz eta % osoa euskalduna izan maila batean edo bestean?

Gure baitan daukagu hizkuntza honek aurrea edo atzera egitea, hiritarron eskutan. Hau bai dela herri borroka esanguratsua, hots, herritarrek hala nahi izanda zeharo errealitatea alda dezakena. Egia da, Nabarra garaiko, Lapurdiko, Benabarrako eta Zuberoko aldean politikak oraindik ere gehiegi zigortzen duela Euskera baina JOÑO gure esku dagoena gure esku dago. Herritarrengan, alegia.

Honetan bai, gu garela geure buruaren jabe eta lotsak, beldurrak, taliban deitzeari ikarak edo gauzak ondo irtetzeari izuak kikiltzen gaituen arren garaia da erre edo iso egiteko astia.

Esan dut...

AURTEN ERE BAI

Aurten berriro ere emango diogu errugbi sasoiari hasiera Arabako campuseko unibertsitarioekin.
Biba heurak!! neskak eta mutilak!!!

SAUTRELA

Hona Beñat d'Etchepare Agramontar behenaparrak idatziriko eta Oskorrik kantaturiko abesti alaia:



Egun bateko kontua baino askoz gehiago da.

Aupa denoi, aspaldikook guztiok.

Hilabeteak zuengandik galdurik ibili ondoren berriro ere idazteari emateko gogoa etorri zait.
Halaxe, joan zen eran etorri da.

Izenburuak dakarrenari begira, Euskerarena, ez da egun bateko edo jaialdi, ospakizun bateko kontua.
Abesti hau entzunda eta Araba Euskaraz joanik aspaldi jorratzen iraun behar dugu, gura aukeakoa da eta nahiak soilik mugatzen du gure ahalmena.

Egin dezagun bada, erabili mihia eta gorputz guztia. Uste baino jende askoz gehiagok bait daki Euskeraz gure inguruan. Ez gaitezen alperkeriak edo lotsak jota makurtu. Izan garenaz arro.


Irakasleontzako

Irakasle zaren horri
SARRERA HAU MIKEL GARCIAK IDATZI DU ARGIA ALDIZKARIAN/ URRIAK 5EAN, 2012
ATALA: HEZKUNTZA

Berrobiko eskolan ("Eskola bizia, Herri bizia" dokumentaleko irudia)

Hezkuntza arloko eragileak ohituta daude egurra jasotzera, Argian bertan maiz jarri dugu auzitan irakaskuntza sistema, ondasun eskubide eta zerbitzu publikoa ahalik eta onena izateko beharrezkoa baita kritika eta hobetzeko nahia. 

Baina gaur, UNESCOk erabakita Irakasleen Nazioarteko Eguna dela-eta, laudorio hitzak baino ez dizkiet eskaini nahi ahalegin guztiak egiten dituzten isakasle sufrituei.Hezitzaile, tutore eta kudeatzaile izateko eskatzen diegu irakasleei, haur bakoitzaren ardura behar bezala hartzeko, baina krisiaren aitzakian geroz eta gela masifikatuagoei egin behar diete aurre; ikasleei jarraipen egokia egitea exijitzen dugu, baina ikastetxe batetik bestera dantzan darabiltza ordezkapen sistemak; gure seme-alabak pertsona integral gisa garatzen laguntzea nahi dugu, baina desprestigio soziala jasaten dute ordainetan (batik bat azkenaldian, eta batik bat politikarien ahotik); ildo pedagogiko berriei heltzera derrigortzen ditugu, baina sarri eskuak loturik dituzte eta autonomiarako zirrikitu txikiegiak uzten dizkie administrazioak eta hezkuntza sistema arautuak; metodologia egokienak egonkortzera deitzen ditugu, baina alderdi politikoak ez dira gai irakaskuntzari lotutako gutxieneko akordioa lortzeko, eta boterera iritsi ahala nahieran egokitzen dute hezkuntza sistema. Eta hala ere, asko dira bokazioz buru-belarri lanean diharduten irakasleak, ikasleak motibatzeko gai direnak, konpetentzia curricular berrietan trebatzen ari direnak, etengabeko formakuntzan jarraitzen dutenak, gurasoekin eta komunitatearekin elkarlanean bidea egiten dutenak.

UNESCOren iazko idatziak zioen hurrengo hamarkadan 18 milioi irakasle gehiago beharko ditugula denentzako oinarrizko hezkuntza bermatzeko, baina kontrako noranzkoan goaz eta murrizketa bortitzak ari da jasaten hezkuntza, bereziki Nafarroan. Zentzu horretan, aproposa da aurtengo leloa: Egin bat irakasleekin. Antolatzaileek beharrezkoa ikusten dute maisu-maistren baldintza laboral eta sozialak hobetzea, instituzioen babesa jasotzea, eta batez ere, haien lana aitortzea. Irakasleak beraiek kexu dira maiz, gizartean aitortza hori ez dutelako, guztion etorkizuna eraiki eta garatzeko oinarria den lan duin horren aitortza.

If Ba

If you can keep your head when all about you
are losing theirs and blowing it to you;
If you can trust yourself when all men doubt you,
but make allowance to their doubting too:
If you can wait and not be tired by waiting,
or, being lied about, don't deal in lies,
Or being hated don't give way to hating,
and yet don't look to good, nor talk too wise;

If you can dream and not make dreams your master;
If you can think and don't make toughts your aim,
If you can meet with Triumph and Dissaster and treat those two impostors just the same:
If you can bear to hear truth you've spoken twisted by knaves to make trap to fools,
or watch the things you gave your life to, broken And stoop and build'em up with wornout tools;

If you can make one heap of all your winnings and risk it on one turn of pitch-and-toss
and lose, and start again at your begginings,
and never breathe a word about your loss:
If you can force your heart and nerve and sinew
to serve your turn long after they are gone,
and so hold on when there is nothing in you
except the will wich says to them: "Hold on"

If you can talk to crowds and keep your virtue,
or walk with kings nor lose the common touch,
if neither foes nor loving friends can hurt you,
if all men count with you, but none too much:
If you can fill the unforgiving minute
with sixty seconds' worth of distance run,
Yours is the earth and evething that's in it,
and, wich is more, you will be a Man,
my Son!




Rudyard Kipling
Bazara gai zure buruan sinisteko besteek galdua dutenean zuri errua boteaz;
Baduzu zeure buruan konfidantza gizon orok zutaz zalantza duenean,
baina beraien zalantzak kontuan hartuz:
Bazara itxaroteko gai eta ez itxoiteaz nekatu,
edo, gezurra jasan, eta ez gezurretan erori,
Edo gorrotatua izan gorrotoari biderik utzi gabe,  eta halere ez onegia iruditu, ezta jakintsuegi hitz egin ere;

Bazara amesteko gai eta ez bilakatu ametsak zeure jabe
Bazara pentsatzeko gai eta ez bilakatu pentsaerak zure xede,
Bazara gai arrakasta eta porrota  topatzeko eta bi iruzurti horiek berdin-berdin tratatzeko:
Bazara gai jasateko zeuk esandako egia iruzurtiek okertua ergelak engainatzeko,
edo bizia zerbaitetan eman ondoren, hori suntsitua ikusi eta makurtu eta tresna erdoilduez berreraikitzeko;

Bazara gai zeure lorpen guztiak metatzeko eta hil-edo-bizi apostatzako
eta galdu, eta berriro hasi hasieratatik,
eta inoiz ez esan galdutakoari buruzko hitzik: Bazara gai zeure bihotza eta kemena eta indarra batzeko aspaldi joanak direnean,
bai eta zarenari eusteko barrenean jada ezer ez duzunean soilik "Eutsi" dioen deiadarra

Bazara gai jendilaiarekin mintzatzeko zeure bertutea mantenduz,
edo errege artean ibiltzeko apaltasuna galdu gabe,
ez etsairik ezta maite dituzun lagunik mindu ezin bazaitzake,
gizon ororentzat baldin bazara, baina inoiz ez gehiegi:
Barkaezintasun osoko minutua amaigabeko borrokan emandako hirurogei segundoz bete badezakezu,
Zeurea da lurra eta bertan den guztia,
eta, are garrantzitsuago, Zeu Gizona izango zara
Seme!